Bilatzailea
OSASUNA 
Ezagutu
 
 
GAIAK>>>OSASUNA ETA BIZI KALITATEA>>>Erretzen duzu?
 Erretzen duzu?
 Non jaso informazioa
 
Erretzen duzu?
   
  Erretzen duzu?
1 ERRETZEKO OHITURA
  · Mendekotasuna
  · Zuk zergatik erretzen duzu?
  · Zertarako utzi erretzeari?
  · Nola utzi erretzeari?

ERRETZEKO OHITURA

Mendekotasuna

Azkenaldian tabako-paketeak itxuraz aldatu direla ikusi ahal izango zenuen. Pakete bakoitzak bi testu ditu orain, eta horietan, tabakoak osasunean sor ditzakeen kalteen berri ematen da.

Irakur daitezkeen esaldietako batzuk ondorengoak dira: "erretzeak hil egiten du", "erretzeak heriotza mingarri eta geldo bat eragin dezake", "zure mediku eta botikariak erretzeari uzten lagunduko dizute" edo eta "erretzea kaltegarria izan daiteke zuretzat eta zure ingurukoentzat".

Esaldi horien helburua erretzaileak tabakoak sortzen dituen arriskuen inguruan ohartaraztea da. Izan ere, adikzio honek eragiten dituen kalteak gero eta handiagoak dira. Osasunerako Mundu Erakundearen datuen arabera, egunean 13.400 pertsona hiltzen dira tabakoaren eraginez. 2020. urtean berriz, 8,4 milioi pertsona hilko direla uste da.

Hala ere, jendeak erretzen jarraitzen du, eta gero eta gehiago dira adizkioan erortzen direnak. Gazteek, 13 urterekin probatzen dute lehen zigarroa, eta nahiz eta hasieran gustatu ez, askok erretzen jarraitzen dute. Gainera, gero eta emakume gehiago dira tabakoaren garretan erortzen direnak.

Zuk zergatik erretzen duzu?

Segur aski, gazte gehienak hasten diren bezala hasi zinen zu ere erretzen. Hasieran seguru uste zenuen behin erretzeagatik ez zitzaizula ezer gertatuko. Lehenengoa erre ondoren, inor gutxik uste du jarraituko duela: zapore txarra du, birikek min ematen dute eta gainera, zorabiatu egiten zara. Baina beste batzuk lortu dute nikotinari adikzioa izatea. Zuk zergatik ez?

Zu zu zara. Eta gerta liteke, zure burua zuk duzun irudi idealarekin bat ez etortzea. Horrek inseguritatea sortzen dizu. Baina gauza bat garbi dago: erretzeak ez dizu arlo horretan lagunduko. Tabakoak emango dizkizun gauza bakarrak zapore nazkagarria eta usan txarra izango dira. Eta hori ona al da zuretzat?

Askatasunak ze zapore duen jakin nahi duzu. Benetako askatasunak ilusioaren, dibertsioaren eta abenturaren zaporea du. Askatasunak bizitzako gauza garrantzitsuenen zapore du. Ez du ke zikinaren zaporea.

Lagun asko dituzu. Atsegin dituzu eta beraien laguntza duzu. Oraindik ere tabakoaren beharra al duzu?

Zure bikotea atsegin duzu. Musukatzen duzunean nikotina zaporea izatea gustoko al duzu? Izan gaitezen zentzudunak. Ez da oso sexya hautsontzi bat miazkatzea!

Zure bikotea musukatzen duzu eta nikotina zaporea al du? Kamiseta kentzen diozu, eta ke usaina al du? Ahaztu itzazu marrubi eta menta mentoladun musuak. Errealitateak beste usain bat du!

Zertarako utzi erretzeari?

  • Osasuna hobetzeko. Eskatu zure Osasun-Zentroan "Zer irabazten duk nik tabakoa utzita?" izeneko liburuxka. Zure informaziorako baliagarri izango da.
  • Emakumezkoa bazara, haur osasuntsuagoa izateko. Haurdun gelditu baino lehen, edo haurdunaldian, erretzeari utzi diotenek probalitate gutxiago dute abortuak izateko, edo pisu gutxiko haurrak izateko jaiotzerakoan.
  • Usain txarrik ez izateko ez ilean, ez arropan, arnasan edo atzamarretan; nikotinagatiko hortz horirik eta zigarroengatiko erredurarik ez izateko.
  • Beste pertsonen osasuna babesteko. Tabako-kea arnasteak pertsona guztiengan du eragina, batez ere neskato-mutikoengan, eta arnas edo osasun arazoduengan.

Nola utzi erretzeari?

Ez dago metodorik guztientzat balioko duenik. Batzuek taldeetan parte hartuz uzten diote erretzeari. Beste batzuk, ostera, euren kabuz lortzen dute. Hemen dituzu jarraitu ditzakezun gomendio batzuk:

  • Erretzeari uzteak esan nahi du aspaldian hartutako ohiturarekin eten, beharbada, egin beharko dela. Kosta egiten da, baina posible da.
  • Erretzeari uzteak fase batzuetatik pasa behar du: ondo pentsatu behar da, nola utz dakiokeen enteratu, erabakia hartu, martxan jarri, eta azkenik, hartutako erabakiari gogor eutsi.
  • Senideen eta lagunen laguntza funtsezkoa da. Seguru asko ezagutuko duzu baten bat erretzeari uztea lortu duena, edo uzteko ahaleginak egiten ari dena. Jarri zaitez kontaktuan horiekin.
  • Erretzeari utziko duzun eguna aukeratu.
  • Eutsi zure erabakiari.

Gai honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, zure Osasun-Zentroan eskatu dezakezu, edo eta ondorengo telefono zenbakietan:

Telefono interesgarriak

Araba
Yolanda Cantera
Tel.: 945 017175

Bizkaia
Itxaso Manzano
Tel.: 944 031548

Gipuzkoa
Luis Agirre
Tel.: 943 022718

Era berean, "Erretzeari uzteko gida" ere kontsulta dezakezu

 
 
Non jaso informazioa
 
 Feel free to say noEuropar Batasuneko herrialdetako gazteei zuzendutako informazio kanpaina